2017(e)ko apirilaren 12(a), asteazkena



NEVERS IKASTETXEA KORRIKAN

Apirilaren 7an arratsaldeko 18:45ean 20. KORRIKA heldu zen Durangora. Gure ikastetxeak ere parte hartu zuen 2121 kilometroan lekukoa eramanez.

     


    EZIN ZAIO AMAIERA HOBERIK EMAN ZURE LANARI. EGUN HONETAN EMANDAKO 
    PAUSO BAKOITZA GURE GELETAN HAINBAT URTETAN  EMANDAKO EUSKARA               KLASEENGATIK ZEN.  LEHENENGO HITZA BETI EUSKARAZ ETA UMOREZ.
    OHORE BAT IZAN DA ZURE ONDOAN LEKUKOA ERAMATEA. 
    ESKERRIK ASKO MARISOL EUSKARAREN ALDE EGIN DUZUN GUZTIAGATIK, ETA  
                             ZURE ONDOAN ONDO PASATUTAKO MOMENTUENGATIK.

                                            GORA GU TA GUTARRAK!!!

                                      AUPA GURE IRAKASLEAK!!!
         

                   APIRILAREN 9an KORRIKAREN AMAIERA HELDU ZEN.

                                       LEKUKOAREN BARRUAN ZEGOEN MEZUA.
 
                                       BI URTE BARRU...TTIPI- TTAPA...

                                                   ZURE ZAIN GAITUZU!!!


2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala



GAUR, APIRILAK 7, 20. KORRIKA HELDUKO DA GURE HERRIRA. GURE IKASLEAK PREST DAUDE.
   
               HEMEN GAUDE EUSKARAREN ALDE!!!


                                                                    

























2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala



BADATOR 20. KORRIKA...



KORRIKA KANTAREN KOREOGRAFIA.




Martxoaren 30ean  arratsaldeko 17:00etan 20. Korrika abiatu zen Otxandiotik. Gure ikastetxeak ere hasiera eman zion Korrikari Oihane eta Oiber irakasleei esker.
TTIPI-TTAPA KORRIKA!

2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna


OROIMEN EKITALDIA

BONBARDAKETAREN EKITALDIEKIN JARRAITUZ, DURANGOKO UDALETXEAK 
ANTOLATU ZUEN OROIMEN EKITALDIAN MARIA ETXEANDIA ETA JOAN ANDER GOITI IKASLEEK ERE PARTE HARTU ZUTEN.

LEHENDAKARIAREN HITZAK ETA LEKUKOEN TESTIGANTZAK ENTZUN OSTEAN, GURE IKASLEEK DURANGOKO GAZTEEN IKUSPUNTUA EMATEKO AUKERA IZAN ZUTEN.






DURANGOKO BONBARDAKETA

Durangoko Bonbardaketa dela eta, DBHko 4. mailako ikasleek Durango irratiak antolatutako irratsaioan parte hartu zuten. Irratsaioa martxoaren 30ean Andra Mari elizpean burutu zen, eta gure ikasleek 1936 Kultur Elkarteko Ximi Jimenezi elkarrizketa egin zioten.
                     AITOR, JAVICO, XABIER MIKEL, MARIA ETA JOAN ANDER
                                                KAZETARI PAREGABEAK!!

           


             GAINONTZEKO IKASLEEK IRRATSAIOA                                    ENTZUTEKO AUKERA IZAN ZUTEN. 


2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala


TXITXIBURDUNTZI


Aurreko ikasturteetan bezala, Txitxiburduntzi eguna ospatu dugu.  DBHko 4. mailako ikasleek txorizoak erre eta pintxoak prestatu dituzte ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko  ikasleentzat.




















OIHANE ETA OIBER SUA PIZTEN.














                                                LAGUNTZAILEAK ERE IZAN ZITUZTEN.

 

                                            SUA PIZTU ONDOREN...





GOZO-GOZOAK!!!